XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konstituzioak espreski garantizatzen du batasun hau aipatu 139. atikuluan, espreski debekatzen baitu edozein agintarik neurririk hartzea, Espainiako lurralde osoan pertsonen zirkulatzeko eta egoitza jartzeko askatasuna zuzenean edo zeharka galaraztearren.

Horrelako aurrikuspen konstituzional batek munta berezia dauka autonomia politikoz edo soilik administratiboz hornitutako ente lurraldetarrentzat (Komunitate Autonomo eta Udalentzat hurrenez hurren).

Erregulazio konstituzionalean babes-intentsitatearen graduazio bat ikus daiteke zerako eskubideen artean, egoitza edukitzeko edo lekualdatzeko eskubideen (lehen parrafoa) eta lurralde nazionalean sartu eta atera egiteko eskubidearen artean (bigarren parrafoa).

Eta hala, lehendabizikoek edukin betea daukate espainiarrentzat, bada beren muga arau penaletan bakarrik aurkitzen dute, zeintzuk neurri prebentiboak eta santzioak aurrikusten baitituzte mugimendu-askatasuna murrizteko, eta askatasun gabe uzteko ere bai noski.

Bestalde, egoitza edukitzeko eta lekualdaketak egiteko askatasunak hainbat murrizpenek afekta ditzakete, era askotako izan baitaitezke horien arrazoiak, hala nola osasunezkoak, segurtasunezkoak, osasun-zentruetan sarturik egoteagatik, etab.; murrizpen hauek konstituziozki bidezkoak izango badira, organo administratibo edo judizial eskudunek legean formalki aurrikusten diren ahalmenak egikarituz emandakoak izan behar dute.

Legeak aurrikusitako mugapen horietatik kanpora, eta eskubide horiek salbuespen edo setio egoeretan izaten duten esekipenaz aparte, legegileak ezin die murriztu, eta Administrazioak gutxiago, espainiarrei lurralde nazional osoan ibiltzeko eskubiderik, eta inolako modutan ere ezin dio baldintzatu edo mugatu espainiar bati bere egoitza-lekua finkatzeko askatasuna.

Herri batean egoitza finkatzeak obligazio jakin batzuk sor ditzake (udalekoak adibidez), baina bizilekua aukeratzea libre da erabat hiritarrarentzat, eta pertsonari bakarrik dagozkion erabakiek baldintzatzen dute, lana-aukeratzeak adibidez.

Zentzu honetan, bazterretsi egin du Auzitegi Konstituzionalak, askatasun honen kontrakotzat kontsidera daitekeenik funtzionarioak afektatzen dituen egoitza-obligazioa, bada mugapen hau, batetik, hiritarrak bere borondate librearekin onartzen du, Administrazioarekin erlazio jakin batean sartzea erabakitzen duenean, eta bestetik, arrazoizko zio bat ere badauka horrek, nola baita lan-obligazioak behar bezala segurtatu beharra.

Eztabaidagarria izan daiteke, hala ere, mugapen horren konstituzionalitatea, hori absolutua denean, hau da, baldintzatzat ez daukanean lanpostu jakin baterako benetan ezinbestekoa izatea, kontuan izanik, batipat, gaur egun hurbileko herrien artean dauden komunikabideak, eta berezi-bereziki hiri handien inguruetan egoten direnak.

Antza, horrela ulertzen du Auzitegi Konstituzionalak berak ere (AKA 781/85, azaroaren 13koa).

Bestalde, Espainiako Estatuaren lurralde-egituran Komunitate Autonomoak autonomia eta konpetentzia legegilez horniturik egoteak esan nahi du, badirela diferentziak, ordenamenduaren zenbait sektore erregulatzekoan, hiritarren eskubide eta betebeharrak gehi edo gutxiago afekta ditzaketenak.